Etxebizitza publikoetan energia birgaitzen egindako inbertsioak
Eraikinetan egindako inbertsio publikoen esparruan, inbertsioak eginen dira NASUVINSArenak eta Nafarroako Gobernuarenak diren alokairurako etxebizitza sozialeko eraikin batzuetan, erregioko zernahi udalerritan. Efizientzia energetikoan egindako inbertsioetan nagusiki neurri hauek hartuko dira:
• Bilgarri termikoaren egokitzapen energetikoa.
• Beroa berreskuratzeko aireztapen-sistema
• Monitorizazioaren eta instalazioen kudeaketa.
• Bero-galdarak berritzea.
Neurri hauei esker etxetiarrak erosoago biziko dira eta energiaren kontsumoagatik gutxiago ordainduko dute.
Xede-proiektu moduan zenbait udalerritako lau eraikin aukeratu dira eta haietan egin dira modernizazio energetikorako inbertsioak. Guztira, 85 etxebizitzatan.