Etxebizitza sozialetako auzoetan energia birgaitzen egindako inbertsioak

Eraikinetan egindako inbertsio pribatuen esparruan, inbertsioak eginen dira jabetza pribatuko apartamentu motako etxebizitza sozialak dituzten eraikin batzuetan. Erregioko zenbait udalerritan dauden eraikin horiek 25 urte baino gehiago dituzte eta energetikoki haien efizientzia oso txarra da. Hori egiteko, NASUVINSAk udal bakoitzarekin hasierako akordio bat eginen du haietako bakoitzean toki administrazioko bulego bat ezartzeko proiektuan sartutako barrutietan. Hartara, bulegoek inbertsioa bultza dezakete eraikinen jabeen artean haiekin eguneroko elkarlana eginez. Administrazio bulegoak hasierako birgaitze-proiektuetarako lizitazioa eginen du eta haiendako finantza-planik egokiena bilatuko. Plan hori azaldu eta eskainiko zaie eraikinetako jabeei inbertsioak egin behar direnean haiekin akordioa egiteko.

Efizientzia energetikoan egindako inbertsioetan nagusiki neurri hauek hartuko dira:

• Bilgarri termikoaren egokitzapen energetikoa.
• Energia termikoz hornitzeko instalazioen efizientzia energetikoa hobetzea.
• Berriztagarriak

Zenbait udalerritako bost eraikin aukeratu dira, lehen fase batean modernizazio energetikorako inbertsioak ezartzeko xede-proiektu moduan. Guztira, 438 etxebizitza eta 2 barrutiko berotze.