Ingurunea
Nafarroak 272 udalerri eta 640.000 biztanle ditu, eta Akitania – Euskadi – Nafarroa Euroeskualdeko kidea da. Nafarroak azken urteotan ahalegin handia egin du energia berriztagarrien garapenean: gaur egun Nafarroan kontsumitutako energiaren % 20 energia berriztagarrietatik ateratzen da. Hartara, Nafarroak asmo handiko plan energetikoa garatu du; “Nafarroa 2030ean” du izena. Plan horretan 4 helburu hauek biltzen dira: CO2ren igorpenak murriztea, energia berriztagarrien ehunekoa igotzea, segurtasuna mantentzea energiaren horniduran eta txirotasun energetikoa murriztea. Helburu horiek erdietsiko dira berrikuntzak egiten badira teknologian, kudeaketan eta finantza-ereduetan.
SustaiNAVility: zer den labur esanik
SustaiNAVility sortu zen efizientzia energetikoaren arloan plan hau sustatzeko, bereziki honako plan honen helburuari laguntzeko: “Energia primarioaren kontsumoa % 30 murriztea, EBk efizientzia energetikoan 2020. urterako proiektatutako zifretan”.
Helburu hori erdiesteko, partzuergo bat eratu da zenbait erakunde publikoren artean: Nafarroako Gobernua, NASUVINSA, AIN eta CENER. Zabala Innovative Consulting izanen da organo aholkuemailea. Nafarroako Gobernua proiektuaren kudeatzailea izanen da.
Jasangarritasunean zortzi lan-pakete bildu dira eta haietako bakoitzean zenbait neurri jasangarri. Inbertsioei buruzko neurriak ez ezik, kudeaketarekin, jarraipenarekin eta hedapenarekin zerikusia dutenak ere ezarriko dira. Horiek guztiek ezinbesteko betekizuna dute proiektuan.
Work Package Egitura