Espero diren eraginak

SustaiNAVility-k energia primarioa aurreztuko du, osotara 79,46 GWh / urteko, eta energia berriztagarria ekoitziko da, urtean 8.542 MWh. Gainera, finantzaketa-metodo berriak sortuko ditu, efizientzia energetikoan egiten diren inbertsioen oztopo nagusiak gainditzen eta haien ezarpena bultzatzen laguntzeko.

IndicatorProiektuaren gauzatze-mailaren adierazlea

Kuantifikazioa

Neurri-unitatea

PDA proiektuak irauten duen bitartean energia jasangarrian aktibatutako inbertsioak

16.303

M €

Eskatutako funtsak, osotara

1.085

M €

Palanka-efektuaren faktorea

15.03

Proiektuak irauten duen bitartean eragindako energia aurrezpena

79.46

Energia primarioan eragindako aurrezpena (GWh/urteko)

Proiektuak irauten duen bitartean aktibatutako energia berriztagarriaren ekoizpena

8,542

Eragindako energia berriztagarriaren ekoizpena (GWh/urteko)

Gaitasunak eta trebetasunak garatzea

100

Gaitasun handiagoa duten pertsonen kopurua.

Eragin sozialak

Eragin sozialei dagokienez, birgaitutako eraikin publikoak familiendako etxebizitza sozial moduan erabiliko dira, zailtasun finantzarioak direla-eta beren etxeak bero atxikitzerik ez duten familiek erabil ditzaten. Gainera, horrek guztiak eragin nabarmena du osasunean eta erosotasunean. Jasangarritasunak eragin sozial garrantzitsua izanen du, deskribatutako egoera aldatzearekin energiaren fakturak txikiagoak izanen direlako eta eraikin horietan bizi diren pertsonen bizi-kalitatea hobetuko delako.
Gainera, SustaiNAVility proiektuaren helburua da 5 udalerritan probatutako metodologia energiaren barrutia berriztatzeko prozesuan aplikatzeko garatzea, xedea kalitaterik handiena lortzea izanik, Nafarroa osora hedatu ahal izateko denbora eta baliabideak optimizatuz.

 

Eragina maximizatzeko neurriak

Komunikazioa, hedapena eta ustiakuntza dira hiru zutabeak, proiektuan eginiko energia inbertsioen errepikagarritasuna maximizatzeko estrategia egoki bat sortzeko. Alde interesdun garrantzitsuek proiektuaren emaitzak modu egoki eta azkarrean erabili ahal izateko hedapenerako eta ustiakuntzarako estrategia eraginkorra behar da.