Xede Proiektua
2, 3, 4 eta 5 zenbakidun lan-pakete bakoitzeko askotariko proiektuak aukeratu dira. Hauexek dira.
Xede-proiektuak – Work Package 2
2018. urtean, 691.529,81 euroko laguntza eman zitzaien toki entitateei efizientzia energetikoa bultzatzeko, energia berriztagarriak inplementatzeko eta mugigarritasun elektrikoa sustatzeko. Horretaz gainera, irabazi-asmorik gabeko entitateek 297.268 euroko dirulaguntzak jaso zituzten efizientzia energetikoa, energia berriztagarriak eta mugigarritasun jasangarria bultzatzeko.
Jarraian dituzue jadanik ezarritako zenbait neurriren gaineko ezaugarriak eta argazkiak.
WP2 – Noaingo argiteria publikoaren berriztapena
Ezaugarriak::
– Kolore-tenperatura: 3000 K // SHF <1
– Potentzia osoa: 9.534 kW
– Ezarri aurreko urteko kontsumoa, batez beste: 65.429 kWh
– Ezarri ondoren zenbatetsitako kontsumoa, urtean: 23.895 kWh
– Aurrezpen zenbatetsia, urtean: 41.534 kWh (% 63)
WP2 – Panel fotovoltaikoen instalazioa handitzea Aranguren ibarrean
Ezaugarriak:
– Gaur egungo instalazio fotovoltaikoa handitzea: 55 kW
– Hedatutako instalazioaren potentzia nominala: 100 kW.
– Panel fotovoltaiko mota: Amerisolar modeloa – AS-6P30-280
– Autokontsumoaren kudeaketa eta zero injekzio-sistema
– Zabalkunderako panela
WP2 – Ibilgailu elektrikoa erostea Aranguren ibarrean
Ezaugarriak:
– Ibilgailu elektrikoa: N1 kategoria.
– Erositako ibilgailu elektrikoen kopurua: 2
WP2 – Ibilgailu elektrikoen kargatokiak Aranguren ibarrean
Ezaugarriak:
– Errekarga-modua: 3 motakoa, CTI-LV 52-ren arabera
– Errekarga elektrikoa monitorizatzeko softwarea
– Errekargatzea Schuko-ren edo 2 motako konektorearen bidez
– Lur-konexioko puntu finkoa
– Instalatutako kargatokien kopurua: 1